Ikasturte berrirako kirol jarduerak

Al, 2015-09-21 16:05

Haur eta helduei zuzenduta, Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan

Udaleko Kirol sailak 2015/16 ikasturteko kirol eskaintza martxan jarri du. Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan egiten dira, haurrentzako eta helduentzako zuzendutako kirol jarduerak.

Helduen jarduerak lau multzotan sailkatzen dira:

  • Orekatu: pilates saioak, posizioaren kontrolaren bitartez gorputz orekatua lortzeko.
  • Sasoian : Circuit-tono, zumba eta ciclo-tono, gorputza aktibatu eta sasoian jartzeko.
  • Olatu artean: igeriketa saioak hiru mailatan (ikasten, hobetzen eta osasuna).
  • Gogotsu: intentsitate handiagoko jarduerak (ciclo, jump!, aerobik-step eta total training edo krossfit).

Haurrentzako jarduerak bi multzotan sailkatzen dira:

  • Jolasean: judoa eta jump! Kids.
  • Olatu txikien artean: maila eta adinaren araberako igeriketa ikastaroak.

Informazio gehiago (egunak, orduak eta prezioak) lotura honetan.

Eskaintza bereziak
Bi eskaintza berezi nabarmendu behar dira:

  • Kiroldegiko abonatu izateagatik BPXportek kudeatzen dituen beste instalakuntzetara sarrera doan.
  • Iraialren 21etik urriaren 11ra bitartean abonatuz gero, ikastaro ezberdinetako matrikula opari.
     
Arloa edo saila