Lezoko Soinu Zahar txapelketa

Og, 2013-01-24 16:15

Urtarrilaren 26an izango da txapelketa Gezala Auditoriumean arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Soinu Zahar txapelketako aurtengo edizioan, orotara, 7-15 urte bitarteko 43 neskek hartuko dute parte. Urtero legez, Murixka dantza taldeak antolatu du txapelketa.

Dantza txapelketa bi adin taldetan banatuta egongo da. Lehenengo multzoan 7 urtetik 11 urte bitarteko neskak arituko dira dantzan; Punta Motz eta Uztai Txiki Zortzikoa doinuekin. Bigarren taldean, Erribera eta Upelategi doinuekin dantzatuko dira 12 urtetik 15 urte bitarteko 20 neska.

Txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren lehen multzoko bigarren kanporaketa eta bigarren multzoko lehen kanporaketa da. Neskatxena Ligaxkan federatuak dauden Gipuzkoar eta Nafar dantzariek parte hartzen dute.

Zorte on guztioi!

Arloa edo saila