Musika entzunaldiak gaur hasiko dira

Ar, 2013-06-11 16:15

Tomas Garbizu Musika Eskolako 400 bat ikaslek parte hartuko du gaur hasi eta ekainaren 21ean amaituko den emanaldi zikloan

Tomas Garbizu Musika Eskola ikasturte amaierara iristen ari da, eta ikasleek urtean zehar ikasitakoa herritarren aurrean azaltzeko aukera izango dute datozen egunotan. Hain zuzen, gaurtik hasita 16 entzunaldi izango dira ekainaren 21a bitarte, eta gutxi asko, 400 bat ikaslek hartuko du parte Gezala Auditoriumean eta Musika Eskolan egingo diren saioetan.

Gaur arratsaldean abesbatzak estreinatuko ditu musika entzunaldiak, eta banaka-banaka talde guztiak pasako dira. Egitarau osatua hemen irakur dezakezu.

Xanti Espina Musika Eskolako zuzendariak ikasleen lana goraipatu eta herritarrak gonbidatu ditu musika emanaldietara.

Arloa edo saila