Tip Tap Clap-eko ikasleen emanaldia

Ar, 2013-06-18 15:02

Ekainaren 20an izango da Saldise plazan 19:00etan hasita

Tip Tap Clap Elkarteko ikasleek emanaldi koreografikoa eskainiko dute datorren ostegunean, hilak 20, udaletxeko plazan. Erakustaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bertan Musika eta Dantza elkarteko haur, gazte zein helduek dantza mota ezberdinak uztartuko dituzte, besteak beste, klakea, break dance-a, funky hip-hop-a, sormen dantza, eta abar.

Emanaldia hasi aurretik pintxo-poteoa izango da Saldise plazan bertan, DJ batek girotuta.

 

Arloa edo saila