San Joan sua igandean ospatuko da

Or, 2013-06-21 14:38

Murixkako dantzariek parte hartuko dute, 20:00etatik aurrera

Lezoko Udalak San Joan sua ospatuko du igandean, udaletxe aurreko plazan. Murixka Dantza Taldeko kideak izango dira bertan. Dantzariek giza soka osatuko dute, eta aurreskulariak zein atzeskulariak aurreskuko hainbat pasarte dantzatuko dituzte.

Sua piztu ondoren, San Joaneko Zortzikoa dantzatuko dute, eta amaitzeko, Murixkako ikasle guztiek fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da.

Arloa edo saila