Bihar, Pako Aristiren hitzaldia

Al, 2013-12-09 09:25

Kazetari eta idazlea 19:00etatik aurrera izango da Kultura aretoan

Lezoko Udalak antolatu duen Gabonetako programazioaren barruan, Pako Aristi idazle eta kazetariak Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean hitzaldia eskainiko du bihar, hilak 10, 19:00etatik aurrera Kultura aretoan.

Hona, Pako Aristiren hitzaldiaren nondik norakoa: "Bi hizkuntza hegemonikoen erdian, menpeko hizkuntza baten egoera petrala bizi du egun euskarak. Normalizazioaren etiketaz mozorroturiko anti-politika baten ondorioz, piramide sozialean desagertzen ari da, eta laster kaletik ere bai. Botere politiko propiorik gabe euskara ad eternam izango da mendeko hizkuntza, hizkuntza morroitua, sinbolikoa bere hutsean, fosil bihurtzeko bidean".

Pako Aristi Kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, eta EITBko gidoilaria izan da ere. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen eta 2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.

Arloa edo saila