Igandean, San Tomasak Karlos Saldise plazan

Az, 2013-12-18 15:04

Goizean zehar Lezoko baserrietako produktuekin azoka izango da

San Tomasak igandean ospatuko dira Lezon, abenduaren 22an. Ospakizunaren harira Udalak goizean zehar hainbat ekimen antolatu ditu Karlos Saldise plazan.

Ospakizuna Munttar Txistulari Taldearen kalejirarekin hasiko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Ordurako, Karlos Saldise plazak bere ohiko itxura utzi eta azoka itxura hartuko du. Bertan, Lezoko 12 baserrietako produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da. Hauek dira baserriak: Harriaundi, Juanmartindegi, Larraka, Argiñane, Peliar, Iribarren, Bordatxo, Olamarta, Lopene, Piri, Zunoyar lorategia, Nekane lorategia eta Joseba Pikabea barazki ekologikoak.

Era berean, beste bost postu izango dira plazan: Kilometroak 2014, Arizkurengo erlezainena, Larrabetzuko ogia eta pastelak, Landeroko (Errioxa) ogia eta erroskila, Pasai Donibaneko eztia eta Lezoko barazkiak.

Eta nola ez! Plazan jarriko den tabernan taloak eta txistorra pintxoak dastatzeko aukera izango da.

Eguerdiko 13:00etan, berriz, Txorimaloen erakusketa ikusteko aukera izango da. Erakusketa Lezoko ikasleen lanekin osatu da.

Goiz guztian zehar dantza herrikoien emanaldia izango da herrian zehar.

Arloa edo saila