Mendekosteetako postuak esleitu dira

Ar, 2014-06-03 09:08

Jaietan 13 postu jarriko dira: 12 Zubitxo inguruan eta beste 3 Donibane kalean

Mendekoste jaietarako salmenta postuak esleitu dira. Guztira, hamahiru postu izango dira hiru kokagune ezberdinetan.

Zubitxotik Lezo Herri Eskolako bidean, bederatzi postu izango dira: Ekuadorreko bitxikeriak; egurrezko artisautza; bitxikeriekin, hiru; jostailuekin, beste bi; larruzko eta oihalezko poltsak eta zilarrezko artisautza; eta bitxikeriak eta jostailuak.

Zubitxo kalean, beste hiru bertan elaboratzen dituzten jakiekin (hanburgesak, txurroak eta doner kebab).

Eta Donibane kalean, bakarra (pastelak). 

 

Ordainketa epea

Postua jarri ahal izateko, arduradunek ordainketa agiria aurkeztu beharko dute Kultura Aretoan. Epea ostegunean, ekainak 5, amaitzen da eguerdiko 14:00etan. Posta elektronikoz (Kulturlag.lezo@udal.gipuzkoa.net) bidaltzeko aukera dago.

Arloa edo saila