Mendekosteen balantzea egiteko bilera

Og, 2014-06-12 14:52

Ekainaren 17an izango da, 19:30ean, Biltzar Areto Nagusian

Udaleko Kultura sailak deituta, datorren ekainaren 17an, asteartea, Festa Batzordea bilduko da Biltzar Areto Nagusian, 19:30etatik aurrera. Besteak beste, Mendekosteen balantzea egingo dute bertaratzen diren herriko kultur eragileak.  

Gai-zerrendak lau puntu hauek jasotzen ditu:

  1. Aurreko aktaren onarpena.
  2. Mendekosteen balantzea.
  3. Santakrutzen egitaraua eta aurrekontuaren onarpena.
  4. Norberak lekarkeena.
Arloa edo saila