Altamirako Jaiak, ostiraletik igandera

Az, 2014-09-03 16:08

Ur eta apar festarekin hasiko dira, ostiralean 16:30ean

Altamirako Altzate Auzo Elkarteak antolatuta, Lezoko Udalaren laguntzarekin, bertako festak ospatuko dira ostiraletik igandera. Hiru egunez auzotarrek eta bertara gerturatzen diren guztiek jarraian zehazten dugun egitarauarekin gozatzeko aukera izango dute.

Ostirala, irailak 5

16:30. Auzoko frontoian ur eta aparraren jaia (bainujantzia eta txankletak eramatea gomendatzen da).

19:30. Txupinazoa. Ondoren, Altzate Auzo Elkarteko buruhandiak eta Tomas Garbizu Musika Eskolako txistulariak izango dira.

20:00. Sardina jate herrikoia.

21:00. Gaztetxoentzat afariaauzo elkartean.

22:00. XXX. Tute Txapelketa. Izen-ematea telefonoz egin daiteke (943 529202) edo egun berean 21:30etatik aurrera. Inskripzioa, 12 € bikoteko.

Ondoren, musika auzoko elkartean.

 

Larunbata, irailak 6

11:00. DianaTomas Garbizu Musika Eskolako txistulariekin.

11:00-13:00. Ur jokoakAltzate igerilekuan.

16:30. VIII. Truk Txapelketa. Izen-ematea telefonoz egin daiteke (943 529202) edo egun berean 15:00etatik aurrera. Inskripzioa, 12 € bikoteko.

16:30-19:00. Ur jokoakAltzate igerilekuan.

17:00. Haurrentzako rokodromoa auzoko frontoian.

21:00. Auzoko helduen danborradako afaria Carmen jatetxean.

23:00. Gaueko danborradaCarmen jatetxetik abiatuta Oria Txarangaren laguntzarekin.

00:00. Zezen suzkoadanborradaren laguntzarekin. Ondoren, gaupasa auzo elkartean.

Arratsaldean zehar ahuntz txikiak eta pottokak auzo elkarteko terrazan.

 

Igandea, irailak 7

10:00. DianaLezoko Dultzaineroekin Sagar Zulotik hasita.

11:00-13:00. Ur jokoakAltzate igerilekuan.

12:30. Haur danborradaauzo elkartean.

14:30. Bazkari herrikoia auzo elkartean. Txartelak: 10 € helduak eta 7 € haurrak.

16:30-19:00. Ur jokoakAltzate igerilekuan.

16:30. XXXI. Mus Txapelketa. Izen-ematea telefonoz egin daiteke (943 529202) edo egun berean 16:00etatik aurrera. Inskripzioa, 12 € bikoteko.

19:00. Txokolate jateaauzo elkartean.

21:00. Jai amaierako txupinazoa.

Arratsaldean zehar ahuntz txikiak eta pottokak auzo elkarteko terrazan.

Arloa edo saila