Urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazo taldearen bisita

Or, 2015-01-02 10:00

Bekoerrota kiroldegian izango dira Txo, MikMak Txikia ikuskizun berriarekin

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak Txo MikMak Txikia ikuskizun berria eskainiko du Bekoerrota kiroldegian, 12:00etatik aurrera.

Ikuskizun berrirako Albaola Itsas Faktoriako proiektua hartu dute lanerako oinarri, eta egur hotsa eta egur usaina darien kantuz, eta kresalaren freskotasuna duten dantzak, mezuak, irriak eta txantxak nahasten dituen saioa da emaitza.

Sarrerak salgai
Sarrerak Bekoerrota kiroldegian, Kultura sailean, Xenpelar liburu-dendan (Errenteria) edo-eta Internet bidez eros daitezke. Sarreraren prezioa 5 euro da, eta hiru urtez beherakoek ez dute ordaindu behar. 

Arloa edo saila