"Bizi baratzea", liburu aurkezpena

Or, 2015-06-05 12:45

Jagoba Errekondo paisajista eta liburuaren idazlea Lezon izango da ekainaren 9an

Jagoba Errekondok Bizi baratzea liburua aurkeztuko du datorren asteartean, ekainak 9, Lezoko Kultura aretoan, 19:00etan hasita.

Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen. ARGIAko orrialdeetan astero-astero dibulgazio lana egiten du eta  Euskadi Irratian entzuleen galderak erantzuten ditu, besteak beste.

Oraingoan, baratze zaintzari buruzko jakintza bildu du Bizi baratzea liburuan. Bere iritziz, “liburuak baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen da eta baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenentzat gida ezin hobea eskaintzen du modu atsegin eta ulerterrazean”.

 

Arloa edo saila