Hastear mozorro festa!

Og, 2016-02-04 10:38

Gaur hasten dira Lezoko Inauteriak Trapujaleren ongi etorriarekin

OSTEGUNZURI, egitaraua:

  • 16:00 Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera eta ongietorria emango dio.
  • 17:30 Trapukoplak kalejiran Musika Eskolatik abiatuta (baserritarrez, trapujalez edo arropa ilunarekin jantzita: txapela, zapia eta makila).
  • 19:30 Trapujaleren jaitsiera. Martizkone baserritik aterako da TGLUMEko taldeak eta Alde Zaharreko Joaldunen laguntzarekin. Pregoia eta arranpuila.
  • 20:00 Trapujaleren lagunak omentzen. Aurtengo oroigarri bereziaren banaketa: Alde Zaharreko joaldunei Gurutze Santuaren plazan. 

 

Inauteriak 2016 egitaraua hemen

Arloa edo saila