Irakurketa klubak hasiko dira berriz

Ig, 2012-09-23 16:23

Andreone udal liburutegiak aurrera eramango du berriz ere irakurketa kluba egitasmoa bai euskaraz eta bai gazteleraz.

Ane Mayonez (euskaraz) eta Javier Mina (gazteleraz) izango dira irakurketak dinamizatzearen arduradunak. Interesa duzuenok, irailaren bukaera arte duzue izena emateko, azken eguna irailak 28 izango da hain zuzen.

 

 

Landuko diren liburuak honakoak dira:

  • Karmele Jaioren  Amaren eskuak
  • Mikel Peruarenaren ez obeditu inori
  • Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak
  • Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Fantzian
  • Natalia Ginzburgen Lexico familiar
  • Philip Rothen Patrimonio. Una historia verdadera
  • Ian McEwanenSolar
  • Georges Simenonen La mirada indiscreta

Euskarazko irakurketak urriaren 29an hasiko dira eta gaztelerazkoak, berriz, azaroaren 27an. Liburutegia arduratuko da beharrezko liburuak banatzeaz saio bakoitza hasi baino hiru aste lehenago.

Arloa edo saila