Isabel Milleten ipuin kontaketa

Al, 2015-11-09 10:03

Azaroaren 11n, asteazkena, izango da 18:15etan udal liburutegian

Lezoko Udal liburutegiak antolatutako udazkeneko ipuin-kontaketa zikloaren barruan, asteazkenean, azaroak 11, Ixabel Millet ipuin kontalaria izango da liburutegian. Galtzagorriak dantzan izeneko ipuina kontatuko die 4 eta 7 urte arteko neska mutilei. Saioa 18:15ean hasiko da.

Azaroaren 18an, berriz, Lupe Lekuonaren txanda izango da, Kamishibai, ipuinaz blai ipuinarekin.
 

Arloa edo saila