Lur Kortarekin ipuin kontaketa

Al, 2015-11-23 10:38

Asteazkenekoa, udazkeneko ipuin-kontaketa zikloko azkena izango da

Lezoko Udal liburutegiak antolatzen duen udazkeneko ipuin-kontaketa zikloa asteazkenean amaituko da, azaroaren 25ean. Lur Korta izango da ipuin-kontaketa zikloa itxiko duena, Otsoz otso izeneko lanarekin.

Saioa udal liburutegian izango da, 18:15ean hasita. Ohikoa denez, saioa 4 eta 7 urte arteko neska-mutilei zuzendutakoa da.   

Arloa edo saila