“Euli-giro” literatura solasaldirako

Or, 2016-03-18 08:38

Hurrengo asteazkenean bukatuko da Uxue Alberdiren liburua hizketa gai izango duen mintzaldian izen emateko eta liburua jasotzeko epea

Lezoko Udal Liburutegiak antolatutako literatura solasaldirako izen-emateko eta liburua jasotzeko epea martxoaren 23an amaituko da. Hizketaldiak Uxue Alberdiren Euli-giro liburua izango du hizpide.

Euskarazko literatura jardunaldia apirilaren 20an egingo da arratsaldeko 18.30etik 20.00etara Lezoko Udal Liburutegian. Dinamizatzailea Ane Mayoz izango da. 

Arloa edo saila