Martxoaren 15ean, Kantujira kalez kale

Az, 2014-03-12 14:55

Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Musika Eskolak antolatuta, datorren larunbatean, martxoaren 15ean, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbide honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Plaza.

Musika Eskolatik herritarrak animatzen dituzte Kantujiran parte hartzera. Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke. 

Arloa edo saila