Urtarrilaren 17an, Kantujira kalez kale

Og, 2015-01-15 09:00

12:00etan aterako da, Aiton Bordatik

Larunbatean, hilak 17, Kantujira izango da herriko kaleetan zehar. Eguerdiko 12:00etan aterako da, Aiton Bordatik. Ibilbide honakoa izango da: Aiton Borda, Kaialde, Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Abestuko diren kantak hauek izango dira:

  • Ai, zer plazerra (ama)
  • Kupela-kupela
  • Urtxintxak
  • San Simon eta San Juda
  • Topa dagigun
  • Prima eijerra
  • Ituringo arotza
  • Aberriaren mugak
  • Amak ezkondu ninduen

Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskura daitezke.
 

Arloa edo saila