Aiton Bordako zerbitzuen esleipena

Og, 2013-07-11 14:14

Zahar Etxeko taberna ustiaketa, atezaintza zerbitzua eta garbiketa dira bete beharreko lanak

Lezoko Udalak Aiton Borda Zahar Etxeko taberna ustiaketa, atezaintza zerbitzua eta garbiketa esleitzeko prozedura zabaldu du. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen uztailaren 10ean, eta interesatuek hamabost egun naturaleko epea izango dute dokumentazio guztia aurkezteko. Hain zuzen, Lezoko Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dute, 8:00etatik 13:00etara.

Kontratuaren iraunaldia bi urtekoa izango da, eta alderdi biek horrela erabakitzen badute, gehienez lau urtez luzatu daiteke.

Prozesuan parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  1. Euskara hizkuntza gaitasunaren 2. mailako egiaztagiria. Horrelakorik aurkezten ez denean, lizitatzaileak eskura edukiko du euskara maila erakusteko azterketa, Udalak eskainia.
  2. Elikagaien manipulatzaile titulua frogatzen duen agiria.
  3. Tabernari edo sukaldari aritu izana urtebetez.
  4. Erantzukizun zibileko polizaren kopia edo poliza egingo duenaren konpromisoa.
  5. Lizitatzaileak ondorengo egoera sozio-familiar baten aurrean beharko du egon:
  • Epe luzeko langabetua izatea
  • Bere kargupean adin txikikoak  izatea:
  • Mendeko pertsonak izatea bere kargu.
  • Oinarrizko errentaren onuradun izatea.

Esleipendunak ondoko betebeharrak izango ditu:

  1. Taberna publikoarentzat urte osoan irekita edukitzea, eta Erretiratuen elkarteko zerbitzu guztiak emateko moduan. Taberna itxita egongo da oporretako hilabetean (abuztua) eta astelehenetan asteko deskantsu egun moduan.
  2. Udalak ezarritako jendaurreko ordutegia betetzea, 9:00- 21:30 arte.  
  3. Atezain lanen barrukoak ditu esleipendunak lokaletarako sarrera kontrolatzea, bertako segurtasuna, lokalak ireki eta ixtea, sartzeko giltzak jaso eta zaintzea, eta Zahar Etxearen ordenua eta elkarbizitza egokia izan dadin arduratzea.  
  4. Instalazio eta lokal guztiaren garbiketa kontratu hartzaileari dagokio. Egunero garbitu beharko ditu lokal eta instalazioak, behar den bezalako ganoraz. Garbiketa tresna eta produktuak kontratu hartzailearen kontura izango dira. Lokal eta instalazio guztietako garbiketa egunero egin beharko da. Hilabetean behin taberna, sukalde, almazen eta bainuen (tabernakoak eta beste aldean daudenak) garbiketa sakona egin beharko da. Hilabetean behin ere taberna nahiz zahar etxe guztiko, mobiliario, bestelako tresneria eta kristalen garbiketa egin beharko da.
  5. Administrazioak zehazturiko prezioak aplikatu beharko ditu esleipendunak.
  6. Zerbitzua euskaraz eskaintzea bermatu beharko du.
  7. Taberna, sukalde eta jantokiko tresnen ohiko mantenu eta berrezartzea. Ura-estolderia, gas, argindar, zaborrak instalazioetatik eratortzen diren gastuak  udalak hartuko ditu bere gain.

Eskura dauzkazu Administrazio baldintza zehatzen agiria eta Baldintza teknikoena.

 

Arloa edo saila