Aiton Bordako taberna berriro zabalik

Az, 2013-09-18 09:05

Ostegunean, 19:00etatik 21:00etara, inaugurazio luntxa izango da eta herritarrak gonbidatuta daude

Aiton Borda Zahar Etxeko taberna datorren ostegunean zabalduko da berriro ere. Lezoko Udalak joan den uztailaren 10ean taberna ustiaketa, atezaintza zerbitzua eta garbiketa esleitzeko prozedura zabaldu zuen eta prozedurak iraun duen bitartean itxita egon da.

Bada, ostegunean inaugurazio ekitaldia izango dela iragarri dute. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak bitarte izango da, eta herritarrak gonbidatuta daudela jakinarazi dute.

Ostiraletik aurrera, berriz, ohiko ordutegian izango da zabalik, goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:30ak arte. Astelehenetan itxita egongo da, baita abuztuan ere, udako oporrengatik.

Arloa edo saila