Tokiko Gobernu Batzarra, urriaren 8an

Og, 2013-10-03 11:57

Datorren asteartean izango da, goizeko 8:00etan jarraian zehazten dugun gai zerrendarekin:

GAI ZERRENDA

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko irailaren 24ean egindako bilkurako akta onartzea.


HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Urune kaleko 28an, galdaragintza baterako jardueraren aldeko proposamena (2013H0050003)

3. Kale Nagusiko 32-34ean, 11 etxebizitza eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2013H0030004)

4. Eskola garraioaren kontratazioaren luzapena egiteko proposamena (2010H0170003)


GIZARTE ZERBITZUAK

5. Gaxuxari 2013-2014 ikasturterako diru laguntza emateko proposamena (2013GZ050002)

6. Aiton Bordako esleipendunak egindako hainbat eskaera onartzeko proposamena (2013GZ320015)

KIROLAK

7. 2013.ko aurrekontuari dagozkion kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak emateko proposamena (2013KI100001)

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.


GALDE ESKEAK

 

 

Arloa edo saila