Asteazkenean, Ezohiko Osoko Bilkura

Or, 2013-11-08 14:50

AHTren aurkako Lezoko Plataformaren izenean sartutako mozioa aztertuko da

Datorren asteazkenean, hilak 13, Udalbatzarraren Osoko Bilkura Ezohikoa egiteko deialdia egin du Ainhoa Zabalo alkateak. 19:00ean hasiko da, areto nagusian. Gai zerrenda puntu bakar batek osatzen du.

AHTren aurkako Lezoko Plataformaren izenean eta EH Bildu udal taldeak sinatuta, Yolanda Barcinari tartak jaurtitzeagatik auzipeturik dauden lau kideen aldeko elkartasun manifestuarekin bat egiteko mozioa tratatuko da, hain zuzen. 

Arloa edo saila