Bide segurtasuna hobetzeko egitasmoa

Ar, 2014-01-21 12:40

Gipuzkoako Foru Aldundiak 173.000 euroko diru-laguntza onartu du Lezoko zeharbidea egokitzeko proiekturako

Proiektuaren helburua da egokitze lanak egitea zirkulazioa mantsotzeko eta, ondorioz bide segurtasuna hobetzeko. Zaharberritze lanak honako bi errepide hauetan egingo dira: Errenteriarik Gaintxurizketa gainera doan GI-2638 errepidea (Jaizkibel eta Elias Salaberria hiribideak eta Gaintxurizketa bidea) eta Lezotik Hondarribiria, Jaizkibel gainetik barrena doan GI-3440 errepidea (Jaizkibel hiribidea).

Laburbilduta, jarraian zehazten diren lanak egingo dira: zirkulazio lerroak estutzea eta galtzadaren erdibitzaileetan irletak egitea oinezkoan joan-etorriak babesteko; oinezkoentzat lau pasabide irletadun egitea; erdibitzaile goratuak jartzea; eta azkenik, aparkaleku zerrendak jartzea.

Egokitze lanak 2014an zehar egitea aurreikusten da, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko Udalari emango dion 173.000 euroko diru-laguntzarekin. 

Arloa edo saila