Elkarretaratzea udaletxe aurreko plazan

Al, 2014-06-02 12:47

Gaur 20:00etan izango da, herritar batek jasan duen erasoa salatzeko

Lezoko Udalak deituta, gaur iluntzean elkarretaratzea egingo da udaletxe aurreko plazan joan den astean 62 urteko lezoar batek izan zuen erasoa salatzeko. Udalak herritarrei bertaratzeko deialdia luzatu nahi die, erasoa salatu eta elkartasuna adierazteko.

Elkarretaratzearen aurretik Lezoko Udalak prentsaurrekoa emango du, eta ondoren erasoa gertatu zen lekuraino, Jaizkibel Hiribideraino, protesta isila egingo da. 

Arloa edo saila