Txakurren jabeentzako informazioa

Og, 2014-07-03 08:17

Udalak txakurren jabeek bete beharreko arauak gogorarazi nahi ditu

Bost puntu hauek nabarmendu nahi ditu:

  1. Jabeek janaria, edaria eta osasun asistentzia emango diete euren txakurrei; eta animalien behar fisiologikoez eta etologikoez (higieneaz/osasunaz) arduratuko dira. Ezarritakoa ez betetzea arau-hauste larria izango da.
  2. Hiriko bide eta gune publikoetan, bai eraikin kolektiboen gune komunetan, jabeek txakurrak kontrolpean eduki beharko dituzte kate edo uhal bati lotuta —gehienez, 2 metrokoa—. Betebehar hau ez betetzea arau-hauste larria izango da (300€tik 1.500€raino).
  3. Guztiz debekatuta dago txakurren gorozkia bide eta plaza publikoetan, parkeetan, eta oro har, apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Debekuari jaramonik ez egite arau-hauste arina izango da (600€raino).
  4. Txakurraren jabea izango da animaliak sortzen dituen kalte, galera edo arazoen erantzulea kasu guztietan, esaterako, txakurrak alde egiten dionean edo-eta txakurra galduta dagoenean.
  5. Jabeak behartuta daude eskumena duen organoak eskatzen dien informazioa ematera.
Arloa edo saila