Partaidetzazko aurrekontuak, azken txanpan

Ar, 2014-09-16 09:01

Foru Aldundiko teknikariek hobetsitako proposamenak aztertu dituzte, eta emaitzen berri emango dute

Partaidetzazko Aurrekontuak 2014 ekimenaren azken fasea gerturatzen ari da. Uztailetik, Foru Aldundiko teknikariak eskualdeetan lehenetsitako proposamenak –lotura honetan Oarsoaldean hobetsitakoak– aztertzen ibili dira, ekonomikoki eta juridikoki bideragarriak diren ala ez argitzeko.

Orain, emaitza horien berri emateko batzar irekien txanda izango da. Oarsoaldean bi egingo dira:

  • Irailaren 23an 18:30ean Pasai-Antxoko kulturetxean.
  • Irailaren 30ean 18:30ean Lezoko Gezala auditorioan.

Batzar horietan azterketa teknikoen ondorioak plazaratuko dira, eta azken fase batean –urria eta azaroa bitartean egitea aurreikusten da–, teknikoen oniritzia duten egitasmoak eskualde bakoitzean eztabaidatu eta eztabaida horretan parte hartzen ari diren herritarrek onartuko dute Foru Aldundiko 2015eko aurrekontuetan txertatuko den egitasmoa.

Informazio gehiago www.aurrekontuahobetzen.net

Arloa edo saila