Musika Eskolako tasak eta hobariak

Or, 2015-04-10 08:59

Jendaurrean jarri dira; erreklamazioak eta iradokizunak jartzeko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte

Udalbatzarrak Tomas Garbizu Musika Eskolako 2015-16 ikasturterako behin behineko tasak eta hobariak onartu eta jendaurrean jarri ditu. Orain, herritarrek haiek aztertu eta, hogeita hamar laneguneko epea izango dute erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko –azkeneko eguna maiatzaren 15a da–.

Dokumentua Kontuhartzailetzan dago –Alondegia, Gurutze Santuaren plaza 3–. Erreklamazioak edota iradokizunak Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, 8:00etatik 13:30etara, astelehenetik ostiralera.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira.

Arloa edo saila