Bihar, hilak 24, ohiko osoko bilkura

Az, 2015-09-23 15:45

Gai-zerrendak zortzi puntu jasotzen ditu

Bihar, irailak 24, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko ekainaren 13ko, uztailaren 16ko eta uztailaren 30eko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa: Errefuxiatuen Krisi Humanitarioaren inguruan.
  3. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoari buruzkoa.
  4. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Askapenari buruzkoa.
  5. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Europako Herrialdeetarako inmigrazio fluxuari buruzkoa.
  6. EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Euskal Herriko emakumeen mundu martxaren ingurukoa.
  7. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostena.
  8. Galde eskaerak.
Arloa edo saila