Jesus Mª Martiarena, alkate berria

Al, 2016-04-04 20:53

Aurrez zinegotzi karguari zin egin dio; oposizioak ez du hautagairik aurkeztu

Jesus Maria Martiarena Lezoko alkate berria da. Arratsaldeko 19:40k inguru hartu du aginte makila, minutu gutxi batzuk lehenago zinegotzi karguari zin egin ondoren.

Bera izan da hautagai bakarra –oposizioko bi talde politikoek, EHBILDUk eta PSE-EEk, uko egin diote hautagaia aurkezteari– eta lehen itzulian lortu ditu legeak arautzen dituen zazpi botoak: berea, bere alderdikideenak (5) eta PSE-EEko zinegotziarenak –EHBILDUk ez du bozketan parte hartu Jesus Maria Martiarenaren hautagaitza ez zaiolako “koherentea” iruditzen–.

Lanerako prest agertu da Jesus Maria Martiarena, "denon artean gauzak ondo egiteko desioarekin". Horixe adierazi du alkate bezala egin duen lehen adierazpenean. Ez du argitu zabor bilketa sistema mistoarekin lortutako akordioarekin zer gertatuko den, EHBILDUk galdetu dionean. 

Jose Angel Sanchez PSE-EEko zinegotziak emandako botoaren azalpena egiterakoan, bere alderdiaren eta EAJren artean sinatutako egonkortasun akordioa ekarri du gogora. 

Arloa edo saila