Argazki lehiaketako txapeldunari saria eman zaio

Og, 2021-12-23 15:09

Alfredo Sanjuan fue el ganador entre más de 130 fotografías.

Lezoko Udalak 2022 urteko egutegia prestatzeko lehiaketa bat jarri zuen martxan.

130 argazki baino gehiago jaso ostean, irabazlea, Alfredo Sanjuan izan zen, “fuente nocturna” argazkiarekin. Saria, Jesus Mari Martiarena Lezoko alkateak, eman dio gaur goizean.

Lanbidez informatikaria da baina argazkilaritza asko gustatzen zaio. Gehienbat ur azpiko argazkiak ateratzen dituela zehaztu du, urpekaria delako. Argazki irabazlea arrain begiko objektibo batekin atera zuen.

“Argazkia azaroaren 17ko gauean atera nuen, nire bikotekidearekin batera, berak lagundu zidan toki zehatza aukeratzen” zehaztu du Sanjuanek.

“Oso pozik nago sari honekin, harro sentitzen kalean jendea egutegia besapean duela ikusten dudanean” azaldu du.

200 euroko bonoen sariarekin zer egingo duen galdetu ostean, zera adierazi du: “ahal badugu, koadrilarekin elkartu eta herrian erosten ditugun produktuekin afari ederra egingo dugu”.

Egutegiak udaletxean eta kultura departamenduan jaso daitezke oraindik, 08:30etatik Aurrera (jaiegunetan izan ezik). Ez galdu Lezoko irudi kuttunenak zure alboan izateko aukera.

Arloa edo saila