Arraitokiri buruz lortutako akordioa Lezoko etorkizuna hobetuko duela uste du alkateak

Or, 2022-12-02 14:29

Hainbat urtez lan egin behar izan da doako kontzesio hau lortzeko.

Lezoko Udalak duela urte batzuetatik lantzen ari den helburu bat lortuko du laster: Arraitokiko kontzesioa. Arraitoki herriari lagatzeko bultzatzaile nagusietako bat alkatea izan da, eta negoziazio prozesu osoan inplikatuta egon da, azkenean lezoarren esku Arraitoki geratzea lortu arte.

Jesus Mari Martiarenaren esanetan: “oso pozik gaude Arraitokiren doako kontzesioa lortuko dugulako, urte asko daramatzagu akordio hau lortzeko lanean. Ordu asko igaro ditugu erakunderekin hitz egiten akordio handi hau lortu arte. Erakundeetako teknikari eta arduradunen ahalegin guztiek merezi izan dute. Albiste bikaina da eta oso pozik gaude”.

Gaur egun, Pasaiako Portu Agintaritza da Lezoko lur garrantzitsu honen jabea.

Arraitoki deitzen zaio herriko sarreran dagoen partzelari, Bekoerrota kiroldegiaren eta Altamira auzora sartzeko biribilgunearen artean dagoenari. “Gaur egun behin-behineko aparkaleku gisa erabiltzen da, baina erabilera gehiago emango dizkiogu lagapena sinatzen dugunean, lursaila kokapen ezin hobean baitago. Horrela, herriak eskatzen dituen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzun ahal izango diegu” amaitu du Mariarenak.

Lezoko Udalak laster emango du sinadura honen xehetasunen berri.

Arloa edo saila