Iraileko ohiko Osoko Bilkura, ostegunean

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Datorren ostegunean, irailak 30, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. 

Gai zerrenda:

1. 2021eko uztailaren 29an ohiko izaerarekin egindako osoko bilkuraren akta onartzea

2. D21/0810 alkate dekretuaren kontu ematea, 2022 urterako aurrekontuaren oinarrizko lerroak onartuz emandakoa 

3. 2022 udal aurrekontuak onartzeko irizpena 

4. 2020ko aurrekontu likidaziotik datozen zerbitzuen kostuen kontu ematea 

5. Ordenantza fiskalen aldaketari onarpena emateko irizpena 

6. 2022rako Oarsoaldeako Taxi Batzordeak adostutako taxi tarifak onartzeko proposamena.

7. 2022. urteko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko irizpena.

8. Lezoko bizikleten mailegu udal zerbitzu berriari behin betiko onarpena eman eta arautzen duen araudi berriari onarpena emateko irizpena 

9. EH BILDUk aurkeztutako “Deskonektatu elektriketatik” mozioa, argindarraren prezioaren igoerari buruzkoa 

- EAJ-PNV eta PSEE-EE PSOE-k aurkeztutako mozio alternatiboa

10. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

11. Galde-eskeak

Arloa edo saila