Lobato Etxea husteko ezin da segurtasuna bermatu

Og, 2023-07-27 12:13

Lezoko Udal gobernu berria, Lobato etxean bizi diren herritarrekin harremanetan jarri zen, haien egoeraren berri jasotzeko, eta egoera bideratzeko ahalik eta modu egokiena bilatzeko.

Horrela, haiek eskatu bezala, eraikina husteko amaierako data arte itxaroteko konpromisoa hartu eta bete egin du.

Azken eguna gaur izanda, atzo, uztailak 26, udaltzainak Lobato Etxera gerturatu ziren bertakoei helarazteko etxea hustu behar zutela; baina ezezkoa jaso zuten. Lezoko Udalak argi dauka ez duela indarkeriaz inor aterako.

Udal baliabideekin nahikoa ez denez, Ertzaintza bertaratu da gaur goizean Lobatora. Ertzaintzak adierazi du eraikinaren egoera nolakoa den ikusita, ezin duela bertakoen, beraien eta kanpokoen segurtasuna bermatu husteari ekinez gero. Hortaz, huste lana bertan behera gelditu da.

Lezoko Udalak egoera aztertu beharko du orain eta hurrengo urratsak zeintzuk diren erabaki.

Arloa edo saila