Udal zerga eta tasen ordainketarako egutegi berria onartu du Udalak

COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari erreparatuz, helburua da lezoarren presio fiskala arintzea eta herritarrei ordainketarako malgutasuna eskaintzea.

Jakina da duela jada bi hilabete jarduera ekonomiko eta sozial guztia etetea eragin zuen COVID-19aren birusak ondorio garrantzitsuak eragin dituela egungo gizartean, bereziki ekonomia arloan.

Egoera horri aurreikusita, osasun larrialdi egoera dekretatu ahala, martxoaren 26an, Lezoko Udalak, beste hainbat Udalek egin bezala, udal zerga eta tasak ordaintzeko borondatezko epea abisu berria eman arte luzatu zuen, osasun krisiak herritarrei eragindako kalte ekonomikoa arintzeko.

Bide horretan, joan den ostiralean, maiatzak 22, udal zerga eta tasen ordainketarako egutegi berria ezarri zen, alkate dekretuz. Egutegi berriaren helburua da, egoera aintzat hartuta, herritarrei ordainketarako malgutasuna eskaintzea. Hori oinarri hartuta, hauek dira aldaketa nagusiak:

  • Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ): borondatezko epea ekainaren 30a arte ezartzea
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ): borondatezko epea abuztuaren 1etik irailaren 15a arte ezartzea
  • Ura eta estolderia -2019/04 epealdia-: borondatezko epea ekainaren 30a arte ezartzea
  • Ura eta estolderia -2020/01-: borondatezkoa epea uztailaren 10a arte ezartzea
  • Udal baratzak: borondatezko epea ekainaren 30a arte ezartzea

Gainerako zerga eta tasen epealdiak mantendu egingo dira.

Arloa edo saila