Udaletxeko banderak haga erdian harrapatutako neskaren oroimenez

Ig, 2023-01-08 13:42

Lezoko Udalak zorigaiztoko istripua deitoratu du eta konponbideak eskatzen dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Lezoko Udalak urtarrilaren 5ean GI-636 errepidean harrapatutako neskaren heriotza deitoratu du.

Jesus Mari Martiarena alkatearen esanetan “gertatutakoak min eta frustrazio handia eragiten digu eta gure doluminak helarazi nahi dizkiegu neskaren familiari eta gertukoei. Bihar, astelehena, urtarrilak 9, udaletxeko banderak haga erdian egongo dira gazte lezoarraren omenez”.

Era berean, “Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu nahi diogu eremu horretan neurriak har ditzala horrelako istripuak berriro gerta ez daitezen”.

Arloa edo saila