Urtarrileko ohiko Osoko Bilkura, ostegunean, urtarrilaren 27an

Ar, 2022-01-25 12:13

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udal Areto Nagusian.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 27an, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. 

Gai zerrenda:

  1. 2021eko azaroaren 25ean ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.

  2. Ordenantza fiskalen aldaketa onartzeko irizpena.

  3. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea
    - 2021eko 4. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena 

         -2021eko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa

  1. Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Segurtasun sailaren bitartez, eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu eta sinatzeko irizpena 

  2. 2022. urtean udal langileen ordain sariak igotzeko irizpena 

  3. EHBilduk aurkeztutako eskaera: Osasun zerbitzuko lehen arretaren egoerari buruzkoa 

  4. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

  5. Galde-eskeak.

Arloa edo saila