Atzerritarren ezohiko erregularizazioari buruzko informazio-saioa Donostian

Al, 2026-05-04 11:11

Atzerritarren ezohiko erregularizazioari buruzko informazio-saioa antolatu du Eusko Jaurlaritzak Donostian asteazkenean. Herritar guztiei zuzenduta eta sarrera librekoa izango da. 

Eusko Jaurlaritzako Etorkinen Harrera eta Integraziorako Zuzendaritzak hainbat informazio-saio antolatu ditu Donostian, Gasteizen eta Bilbon, Atzerritarren Ezohiko Erregularizazioari buruzko Dekretua argitaratu berri dela eta.

Donostian egingo den hurrengo informazio-saioa publiko orokorrari zuzenduta egongo da, eta Biltzenen (Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua) zerbitzu juridikoak emango du.

Maiatzaren 6an izango da San Telmo Museoan, 18:00etatik 20:00etara. Herritar guztiei irekitako saioa da, eta ez da beharrezkoa izena ematea. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Informazio guztia Biltzenen webgunean aurki daiteke.