Autodefentsa feminista tailerrean parte hartzeko epea ireki da

Or, 2023-08-11 10:19

Bi saio antolatuko dira irailean, doakoak.

Santakrutz jaien aurretik Lezoko Udalak autodefentsa feminista tailerra antolatu du. Tailerra Emagin elkarteko kideek eskainiko dute eta, besteak beste, jaietan emakumeek jasan ditzaketen eraso sexistak identifikatzea eta hauen aurkako erantzunetan, alternatibetan eta estrategietan sakontzea du helburu.

Bi saio antolatu dira, biak ere doakoak: bata 12-17 urteko emakumeei zuzendua, irailaren 7an egingo dena 17:00etatik 20:00ak bitartean;  eta, bestea, 18 urtetik gorako emakumeei zuzendua, irailaren 4an egingo dena 18:00etatik 21:00etara. Bi saioak Gezala Auditoriumean izango dira.

Udalak herriko emakumeak gonbidatzen ditu tailerrean parte hartzera. Izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 31era arte, eta aurrez aurre, udaletxeko herritarren harrera zerbitzuan, edo online, ondorengo loturan sartuta, egin ahal izango da.

TAILERREAN IZENA EMAN HEMEN

Arloa edo saila