ELKARRETARATZE JENDETSUA ATZO

Az, 2017-06-14 11:40

Emakume taldeak, udal ordezkariak eta herritarrak bildu ziren atzo Sorginak taldeak deitutako elkarretaratzean eraso sexistarik onartzen ez dela argi uzteko.

Izan ere, Mendekoste jaietan, gazte bat atzeman zuten taberna bateko kanpoaldean, ezkutuan, leiho batetik nesken komun barrura argazkiak ateratzen. Gertakari sexista hori salatzeko Sorginak taldeak elkarreteratzea deitu zuen atzo arratsalderako eta Udalak bate gin zuen deialdiarekin.
Sorginak eta Gaxuxa emakume taldeak, bailarako udal ezberdinetako ordezkariak eta hainbat herritar bildu ziren plazan eraso sexisten aurka agertzeko asmoz.
Udalak indarkeria sexista eta eraso sexistak gaitzetsiz, berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzearen alde lanean jarraituko duela berretsi du.
Arloa edo saila