Emakume bat eraila Angelun

Or, 2020-05-08 11:59

Emakume bat erail du gizon batek, haren senarrak,  Angelun (Lapurdi). Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin du. Aurten hil duten laugarren emakumea da; bigarren, konfinamendu aldian.

Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, Lezoko Emakume Taldeak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako erantzun protokoloa jarraituz, maiatzaren 8an, gaur,   19:00etan, deitu dituen kazerolada zaratatsuetarako dei egiten dugu. Bizi dugun larrialdi egoera dela eta, bakoitzaren balkoi eta leihoetara atera, eta burrunba egin dezagun. Gainera, dei egin dute egunean zehar, kalera ateratzean, petoa janzteko “hiltzen gaituzte” eta/edo “beste emakume bat eraila” gisako mezuekin.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, Lezoko Emakume Taldeak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila