Emakume bat eraila Iruñean

Az, 2018-10-24 18:17

Emakume bat erail du bikotekideak Iruñean. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, urriak 25, osteguna, egindako deialdiarekin


- Errenteria: ostegunean, urriak 25 19:30ean Niessen merkataritza-gunean.

- Pasaia: ostegunean, urriak 25, 19:00etan Antxoko Zumardian, eta 19:30ean Trintxerpeko Gernika plazan.

- Oiartzun: ostegunean, urriak 25, Doneztebe plazan 19:00etan.

- Lezo: Lezoko Mugimendu feministak  gonbita luzatzen die herritarrei eskualdeko beste herrietan deitutako elkarretaratzetan parte hartzeko.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila