Eskualde mailako Autolaguntza Zerbitzua

Ar, 2017-09-26 09:45

Ikasturte berria urriaren 4an hasiko da, eta topaketak asteazkenetan, 17:30-19:30 bitartean izango dira Errenteriako Merkatuzar haurtzaindegiko zerbitzuan.

Oarsoaldeko 4 Udalek eskualde mailan eskaintzen duten zerbitzua da.

Taldea astean behin biltzen da zalantza eta kezkei erantzuna bilatzeko, beldurrak bideratzeko, entzunak eta errespetatuak izateko, baliabide eta laguntzez informazioa izateko, elkar sostengatzeko eta laguntzeko eta indarkeriatik, tratu txarretatik eta iranetik nola irten ikasteko.

Indarkeriarik gabe bizi nahiak elkartzen ditu taldeko partaideak eta hitz egiteko eta elkar entzuteko lekua izaten da, indarra eta adorea garbiago sentitzeko.

Ikasturte berriari urriaren 4anemango zaio hasiera. Topaketak asteazkenetan izaten dira, 17:30 eta 19:30 bitartean, Errenteriako Merkatuzar haurtzaindegiko zerbitzuan. 

Arloa edo saila