Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Ar, 2017-05-16 09:59

Lezoko Udalak, maiatzaren 17an, Homofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, banderolatxoa jarriko du udaletxean. Bestalde, hainbat ekimen ospatuko dira, eta horien antolakuntzan hainbat eragilek hartu dute parte

Maiatzaren 17an ospatuko den Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Hezkidetza mahaiak hainbat ekimen antolatu ditu. Hezkidetza mahaiak helburu du berdintasun gaia era koordinatu eta saretuan lantzea, lan eraginkorragoa egiteko eta bertan parte hartzen dute, besteak beste, Osakidetzako teknikariak, Lezoko anbulatorioa, Lezoko Herri Eskola, Pasaia-Lezo Lizeoa, Udaleko kirol teknikaria, Kuadrillategiko arduradunak, Kale-hezitzaileak, Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko Berritzegunea eta Udaleko Berdintasun teknikaria.

Antolatu diren ekimenen artean, Pasaia-Lezo Lizeo ikastetxeak hilaren 16an Berritzeguneko ikus-entzunezkoa ikusiko dute, eta, ondoren, horren gaineko gogoeta egingo dute gelako neska-mutilen artean. Kuadrillategi egitasmoak ere gaiari helduko dio transexualitateari buruzko bideoa ikusiz eta gaiaren inguruko gogoeta eginez.  

Udalak asteazkenean, maiatzaren 17an bertan, banderolatxoa jarriko du udaletxean eta Bidasoaldeko eta Oarsoaldeko Berritzeguneak, berriz, mintegi monografikoa egingo du, gaia hizpide hartuta.  

Azkenik, anbulatorion eta Herri Eskolan ere ekimen eta ekintza ezberdinen bitartez gaiaren inguruko lanketa berezia egingo dute.
iltzaren beharrik izango.

Arloa edo saila