Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna

Ig, 2018-11-25 11:52

Beste behin ere hementxe da Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

Lezoko Udaletik arreta jarri nahi da indarkeria matxistaren biktimek.-duten erreparazio-eskubidean. Erreparazio horrek egiarako eskubidea dakar; alegia, bizi izandako indarkeriaren, salaketaren eta emakumeen hitzen errelatoa egiazki entzuna izatea. Horren guztiaren xedea da hautsitako eskubideak lehengoratzea eta pairatutako indarkeriaren inpaktuak sozialki aitortzea. 

Gauzak horrela, ezinbestekoa da emakumeei ahotsa ematea, eta garrantzia beraien lekukotzari eta bizi izandako indarkeriari buruz egiten duten errelatoari. Horrek esan nahi du indarkeriari aurrea hartutako emakumeen hitza aintzat hartu beharra dagoela, haien minari erreparazioa eskaini, emakumeen askatasuna berrezarri, hartara indarkeriarik bizirik atera den pertsonatzat har daitezen eta beren komunitateetan eskubide osoko duintasun- eta herritartasun-zentzua berreskura dezaten.

Hori guztia dela eta, Lezoko udalak honako konpromisoak hartzen ditu:

-Berdintasun politikak indartzen y jarraitzea, izan ere, soilik berdintasuna lortuta amaituko da indarkeria matxista

-Biktimen arretarako erakundeen arteko protokoloa bete eta horren etengabeko jarraipena egitea

-Kaltetuak eskubide titular gisa hartzea eta ez zerbitzuen erabiltzaile eta onuragarri bezala

-Hauskortasun handiko emakumeengan arreta berezia jartzea; hala nola, migrariak, landa ingurunetakoak, adineko emakumeak eta aniztasun funtzionala dutenak

-Zerbitzuak hobetzen laguntzea, biktimak osatzeko arreta osoa bermatzeko sostengu-zerbitzuzko sare bat gauzatzeko, beti ere ahalduntze feminista eta banakako emeparazión ikuspegi nagusitik abiatuta

-Bizirik atera diren emakumeak entzutea, prebentzio eta segurtasun neurriak diseinatzeko, emakumeei bizirauten eta babesten balio dieten aurre-emate estrategiak balioan jarriz

-Emakumeen ondoan egotea, laguntza-zerbitzuetatik hasita eta bizi izandako indarkeriari buruzko beraien errelatoa sortzeraino, ulertzen baita indarkeria hori menderapen- eta kontrol-mekanismoa dela, gizarte-sistema patriarkalean eraikia

-Ekimen kolektiboei laguntza ematea (laguntza-taldeak eta plataformak), -hartara bizirik irtendako emakumeek indarkeria horri buruzko errelato kolektiboa landu dezaten eta hautsitako eskubideak zein erreparazioa aldarrika ditzaten.

-Biktimen salaketa- eta erreklamazio-prozesuetan - laguntza ematea, emakumeek adierazitako testigantza eta beharrak egiaztatzeko.

-Jendartean oldarkeriari aurrea hartzeko inplikazioa eta erantzun soziala sustatzea, bereziki gizonen éta haurrengan

-Emakume taldeei eta batez ere Mugimendu feministari arazoarekin amaitzeko egindako lanaren aitortza egin eta horienganako zubiak estutzea

-Elkarlanean jardun mugimendu feministako ordezkariekin, adituekin eta indarkeria matxistatik bizirik irtendako emakume biktimen kolektibo eta elkarteekin. 

Arloa edo saila