Martxoak 8an emakumeek planto egin zuten Lezon

Al, 2019-03-11 11:01

Goizeko 12:00etan elkarretaratze jendetsua egin zen Gurutze Santuaren Plazan eta datozen egunetan ere ekimen ugari izango dira Emakumeen Nazioarteko egunaren harira

Lezoko emakumeek ez zuten huts egin ostiralean bortizkeria matxista, diskriminazioa eta berdintasun eza salatzeko munduko hainbat herrialdetan deitutako hitzorduan.   Sorginak eta Gaxuxako kideak, Oroitzene euskaltegiko, anbulatorioko eta udal langileak, Tipi Topako emakumeak, dendariak, ikasleak… adin eta egoera ezberdineko emakumeak bildu ziren Gurutze Santuaren plazan goizeko 12:00etan. Arratsaldeko elkarretaratzearen ondoren, berriz, Errenteria-Oreretako manifestaziora joateko bildu ziren guztiak.

Oraindik ere hainbat ekimen M8aren harira: 

Martxoak 16an: Gaxuxa elkartearen eskutik Gezala Auditoriumean bideoforum-a egingo da, arratsaldeko 18.30etan. Eskainiko den filma “Los limoneros” izango da.

Martxoaren 11tik 16ra:Gaxuxa taldeko kideen eskulanen erakusketa ikusgai izango dugu Kultur Aretoan.

Egitarauaren antolakuntza landu izan duten eragileek lezoarrak gonbidatu nahi ditu ekimenetan parte hartzera. Aldarrikatu ditzagun guztiok emakumeen eskubideak.

*Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza.

Arloa edo saila