Euskadiko Eskola Kontseiluak “Lezokeitan” karta jolasaren sorkuntza txalotu du

Al, 2021-06-21 10:52

Familian eta lagunartean euskaraz jolastera bultzatzen duen ekimena da.

Euskadiko Eskola Kontseiluak Lezoko Herri Eskolaren lana zoriondu du “Lezokeitan” jolasa sortzeagatik. Kontseiluaren esanetan: “oroimenaren eta estrategiaren bidez ikasleak euskara erabiltzera eragin, herrian euskara indartzeko eta, aldi berean, familiarekin eta lagunekin dibertitzeko aukera ematen du jolas honek”.

Lezoko pertsonaia kuttunak agertzen diren materiala sortu zuten maiatzean ikasle, irakasle eta gurasoek elkarlanean, udalaren laguntzarekin. Ilustrazioak, Leire Aranburu lezoarrak egin zituen.

Memoria eta estrategia karta-jolas honekin, familian eta lagunartean euskaraz jolastera gonbidatu nahi izan dituzte herritarrak.

Karta-jolasa eskuratu nahi duen orok, mezu elektroniko bat bidali beharko du ondorengo helbidera: euskaratalaia@lezoherrieskola.eus