Egin argazkia euskarari eta irabazi saria

Euskararen Paparazziak lehiaketak Oarsoaldeko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzea helburu du eta abenduak 3ra arte parte hartu daiteke Euskararen Paparazziak Oarsoaldeko Euskara Batzordeak martxan jarritako argazkilaritza lehiaketa da, Oarsoaldeko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzea helburu duena. 

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera eta WhatsApp edo e-posta bidez, 688 782 184 zenbakira edo euskararenpaparazziak@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. Edonork parte hartu
dezake lehiaketan eta gehienez bost argazki bidali daitezke. 

Argazkiak abenduaren 3ra arte bidali ahal izango dira eta lehiaketaren irabazleak 2020ko abenduaren 21etik 2021eko urtarrilaren 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko erosketa txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak.

Euskararen Paparazziak lehiaketari buruzko informazio guztia hemen.

Arloa edo saila