Lezoko udalekuetan izena emateko epea astelehenean irekiko da

Or, 2022-05-13 12:04

Udalekuak uztailaren 1etik 29ra ospatuko dira eta 200 plaza eskainiko dira.

Pandemiaren eragin negatiboak alde batera utzita, bi urte ondoren normaltasunez eta gogoz beterik antolatu ditu Lezoko Udalak 2022ko udalekuak. Distantziak, musukoak, burbuilak, distantziak… alde batera utzita aurten betiko moduan haurrak aske izango dira nahieran ibiltzeko.

Hala, Lezoko 2022 urteko udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 16tik 27ra bitarte izango da.

Joan den urtean, izen-ematea internet bidez egitea gomendatu ondoren eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere matrikulazioa horrela egitera proposatzen du udalak.

Bi zerbitzu eskainiko dira aurten:

Haurtzaindegi zerbitzua: Lanean ari diren gurasoentzat zuzendutako zerbitzua da, 08:30etik 09:30era, udaleku irekiak hasi baino ordubete lehenago. Prezioa 53 euro / Familia ugaria: 40 euro.

Udaleku irekia (3-12 urte bitartekoentzat): Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantza, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

- Norentzat: 3 urtetik* 12 urtera (2010etik 2019ra jaioak) Lezon 2022/01/01ean erroldatuak dauden haurrentzat. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.

* 3 urteak eginak izan behar ditu.

-Non eta noiz: Lezon uztailaren 1etik 29ra (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etik 13:30era.

-Prezioa: 80 euro / Familia ugaria: 60 euro.

IZENA EMATEA:

> Noiz: Maiatzaren 16tik 27ra.

> Non:

· Internet bidez.

· Euskara eta Kultura sailaren bulegoan (Donibane kalea 2), 08:30etik 13:30era edota interneten (www.lezo.eus). Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.

> Plazak: 200 plaza izango dira. Matrikulazioek, eskainitako plaza kopurua gainditzen badute, plaza horiek zozketaz esleituko dira.

Matrikulatzerakoan ezinbestekoa izango da: Osakidetza txartelaren kopia eta haurraren argazki bat.

GURASO BILERA: Ekainaren 16an, 16:45ean Gezalan.

Arloa edo saila
Eranskinak
Diptikoa2.56 MB