Aiton Bordak irteera antolatu du Cabuérniga-ko bailarara

Og, 2019-04-04 16:54

Maiatzaren 19an goizeko 8:00etan irten eta hurrengo egunean egingo du taldeak itzulera Lezora

Lezoko Aiton Bordak Cabuérniga-ko bailarara irteera antolatu du Lezoarrentzako maiatzaren 19tik 20ra. Bidaiarako izena eman dutenek, irteeraren egunean goizeko 8:00etan, Bekoerrota Kiroldegiko autobus geltokian izango dute Kantabria alderantz abiatuko den autokar bat. Bazkaria Cabuérniga-ra bidean egingo dute eta bertara heltzean, ibarra bera eta Santa Lucía herria bisitatuko dute. Ondoren hotelera joango dira eta bertan izango dute afaria.

Hurrengo egunean, hotelean gosaldu ostean, Santillana del Mar bisitatuko dute, hotelean bazkaldu eta Lezora itzuliko dira.

Izena emateko aukera, beti bezala, Aiton Bordan.

Arloa edo saila